Irabazlea XXIII max antzerki saria
BESTALDEAN
Teloia Ikusten dugunean, bestaldean daudenak zer gertatuko den badakitela eta jakin ez balute bezaela egingo dutela uste dugu.



Irabazlea 2020 MAX antzerki saria BESTALDEAN
Eta ¿benetan ez balekite? ¿eta jakin ezean joko balute, jolasten ari direla jakin gabe? Errealitatearen ikertzaile bezela definitu ditzakegun bi pertsonai kalera irteten dira teloi magiko batekin.

Bertan topatzen dituzten eguneroko eszenen alde magiko eta harrigarriak erakusten dituzte.



ZANGUANGO TEATRO

Kale Antzokia berritzeko konpromisoa

COVID protokolora egokituta, kalea elkarbizitzarako, bilerarako espazio bihurtzen duten ikuskizunak aurkezten ditugu, hiritarren bizitza protagonista den ingurune batean.

Leku eta momentua kontuan hartzen dituzten kale errealitateko ikuskizun autentikoak, errealitatearekin elkarreragiten dutenak, marruskaduraren bila, eta marruskadura horretatik bilatzen jarraitzeko aukera ematen duen argitasun apur bat lortzen saiatzen gara.

Giza eskalan egiten dugu antzerkia, ez jendetza anonimoentzat, baizik eta espazio bat, momentu bat eta esperientzia ludikoa partekatzen duten pertsona kontzienteentzat. Ekintza horretan beren burua komunitate gisa aitortzen duten pertsonak.